Aisialdiko ekintza berria da, Japonian sortu zena ihes-joko birtualek bizitza errealera jauzi egin zutenean. Hobe ezina da nork bere buru-argitasuna probatzeko bikotekidearekin, lagunekin, familiarekin edota lankideekin. Joko bakoitzerako espresuki diseinaturiko gela batean sartuko zara eta taldekideekin batera buruhaustea gainditu beharko duzu, pista misteriotsuak jarraitu edota ezkutuan dauden giltzak aurkitu, ordubete pasa baino lehen ihes egiteko.
Esperientzia paregabea eta ikaragarria!
OHIKO GALDERAK
8 eta 108 urte bitartekoek joka dezakete. 7tik beheitikoek oraindik ez dute enigma hauei irtenbidea emateko buru heldutasun-maila nahikoa. Jokalariren batek 108 urtetik goiti baldin badu, atsegin handiz eginen dugu salbuespena eta jokatzera gonbidatuko dugu. Adi! Talde guztietan 18 urtetik goitiko kide bat egonen da gutxienez.
Jokoa euskaraz zein gaztelaniaz aritzeko prestaturik dago, baina probek berez ez dute eskatzen bi hizkuntzak jakitea, logika erabiltzea baita gakoa.
Taldeak erreserba ordua baino 10-15 minutu lehenago egon beharko du ihes-gelan. Erreserba orduarekiko 10 minututik goitiko atzerapenek erreserba bertan behera geratzea dakarte eta ez da dirua itzuliko.
90 minutu inguru: hasierako 10-15 minututan ongi etorria eginen da, jokoa zertan datzan azalduko da eta traba egiten duten gauzak (berokiak, poltsak, telefonoak, motxilak…) gordetzeko tartea egonen da. Jokoan aritzeko 60 minutu dira eta behin bukaturik, bertze 5-10 minutu “jokaldiak komentatzeko” eta argazki bat egiteko.
Ez arduratu. Gure laguntza izanen duzue behar duzuen guztietan. Zuen garunei kilimak eginen dizkien pistak emanen dizkizuegu, baina ez dizuegu sekula irtenbidea emanen. Horrek ez luke graziarik…
Inondik inora. Ez da indar fisikorik behar. Eskakizun bakarra ingurua aztertzeko gaitasuna da eta irudimena eta argitasuna erabiltzeko trebezia, erronkak gainditzen joateko. Ez ahaztu bizipen latza bizitzeko gogotsu etortzea!
Jokoa 2 eta 6 lagun artean jokatzeko prestaturik dago.
Gelaren barnean ezin da gailu elektronikorik erabili. Gisa horretarako gailuak ezin dira ihes-gelan erabili, jokoaren funtsa bata logika eta abileziak erabilita ateratzen lortzea.
Ezerk ez dizu ateratzea galaraziko. Jokoa bideo-kameraz zaintzen da eta adi-adi egonen gara, sor litezkeen beharrei erantzuteko. Beti izanen duzu berriz saiatzeko aukera!
Hobe da erreserba eta ordainketa webgunean bertan egitea, baina hemendik pasatzen bazara eta jokatzeko eutsi ezineko gogoa baduzu, agian zortea duzu eta gela bat libre duzu. Telefonoz ere erreserbatzea dago.
72 ORDU BAINO GUTXIAGOREKIN EZ DA INOLAZ ERE ONARTUKO EZ ALDAKETARIK, EZ ITZULKETARIK, EZTA OPARI-TXARTELETARAKO ERE.
Erreserba deuseztatu nahi baduzu, gurekin harremanetan paratu info@baztanescaperoom.com helbidera idatzita erreserba data eta ordua baino 72 ordu lehenago, gutienez. Guk zenbatekoa osorik itzuliko dugu. Data aldatzeko ere gauza bera egin behar da. Email bat idatzi eta zuekin harremanetan paratuko gara bertze data bat hautatzeko.
Gure jokoa aukera ezin hobea da edozein ospakizunetarako. Enpresetarako baliagarria izan daiteke motibazioa areagotzeko, lidergoa lantzeko eta pizgarri gisa, baina, aldi berean, arras egokia da urtebetetzetarako, ezkondu aitzineko agurretarako edo ezein bertze ospakizunetarako.
Gainera, nahi izanez gero, gosari bat antolatzen ahal dugu, edota otamen, merienda eta opari bereziak. Galdeguzu eta ekitaldia zure beharretara egokiturik antolatuko dugu.
Bai, noski! Opari bikaina da hau. Erreserba egiterakoan, opari-txartelaren lauki gainean klik egin eta helbide elektroniko bat eman beharko diguzu, hara igorriko baitizugu opari txartela. 6 hilabeteko epea izanen da erabiltzeko eta erreserba telefonoz egin beharko da.