JOKOA
BASOAREN ZAINDARIA

Euskal mitologiaren ikertzaile talde bat zarete eta aditu duzue Maritxuren baserrian badirela izaki mitologiko bat existitzen dela egiaztatzen duten probak.

Maritxuk berak umetan Basajaun ikusi zuela erraten da eta urteetan existitzen dela egiaztatzen duten probak biltzen ibili dela. Halere, ez ditu sekula argitara emanen, Basajaun basoaren zaindaria dela uste duelako, gaitzatik babesten duena, batez ere, hondar aldian Baztango bailara izitzen ari diren hainbertze erailketa ematen ari direla.

Maritxu Basora atera da, baina ordu baten buruan bueltan izanen da. Hortaz, aukera paregabea duzue sartzeko eta bera ailegatu artean probak bilatzeko.

EGIZUE ERRESERBA!