Baztan Escape Room Baztango lehen ihes-gela da. Ihes egiteko joko hau benetako akzioa da, zuzenekoa eta sekula ikusi ez duzuna. Ongi pasatzeko aukera berria duzue honekin.
Gela barnean sartu, atea itxi eta martxan paratuko da kronometroa. Ordubete baizik ez duzue izanen giltzapetutako gelatik ateratzeko. Gai izanen al zarete? Denbora akitzen ari da, hasi da atzera kontaketa eta hori jakiteak zure kontra egiten du. Zinemazaleendako: “imajina ezazu nahasketa bat La habitación de Fermat, The Cube eta Saw filmen artean. Baina, oraingoan, askoz zirraragarriago: zu barnean!
Ordu bizkor honetan taldekideen artean pistak eta asmakizun guztiak gainditu beharko dituzue, mailaz maila aitzina egiteko eta horrela ihes egitea lortzeko.
EZAGUTZEN AL DUZU BAZTAN ESCAPE ROOM?
Talde jokoa da, hortaz, kide guztien parte-hartzea ezinbertzekoa da bidean topatuko dituzun misterioak argitzeko.
Etor zaitez lagunekin, bikotekidearekin, familiarekin, lankideekin… eta gozatu plan desberdin batez.
Lagunak deitu eta bizi egundoko abentura ihes egiten saiatzen ari zaretela!
Orain dela guti arte, dibertsio hau zure buruan baizik ez zegoen, filmetan edo bideojokoetan, baina orain, Escape Room Baztani esker, horrelako sentsazioak zuzenean sentitu ahal izanen dituzu.
Ziurtatzen dugu jokoan zehar taldea entretenitua egonen dela ihes egiteko gainditu beharko dituen erronkekin.
NORK JOKA DEZAKE?
2 eta 6 jokalari artean behar dira jokoan, 8 urtetik goitikoak.
Taldean lan egin behar da, helburuak lortu eta enigmak estalgabetzeko.
- Familiak eta lagunarteak
Lagunekin etorri, edo gurasoekin, anai-arrebekin, aitatxi-amatxirekin, bortzgarreneko bizilagunarekin…. Edota, nahi izanez gero, lagun ikustezinarekin, plan hau DENONDAKO baita.
8 eta 108 urte bitarte badituzu, jokoan baduzu toki bat. Ez du inporta taldekideen arteko adin aldea. Izan ere, nagusien esperientzia sarri gazteenen intuizioarekin osatu egiten da.
- Bidaiari eta bisitariak
Egun batzuetarako zaude Baztanen eta aisialdiko ohiko eskaintzatik aldentzen den esperientzia berri eta desberdin bat nahi duzu? Ez bilatu gehiago! Baztan Escape Room duzu aukerarik onena!
BAZTAN ESCAPE ROOM ihes-gelan sekulako esperientzia biziko duzu, originala eta zoragarria, denbora luze batean gogoratuko duzuna. Argi eduki: Baztanen egindako egonaldia zinez gogoangarria izanen da.
- Enpresak eta eskolak
Ez dago talde bat trinkotzeko modu hoberik: arrakasta izateko tadekide guztien elkarlana eskatzen duen erronka…
Antolatzeko gaitasuna, lidergoa, elkar-laguntza eta arazoak konpontzeko eraginkortasuna dira, bertzeak bertze, BAZTAN ESCAPE ROOMen sustatzen diren abileziak. Hortaz, toki arras egokia da horretarako.
- Ospakizunak
Ospakizun baterako aukera original baten bila bazabiltza, hauxe da zure tokia. Igual du urtebetetzea izatea, ezkondu aurreko agurra edo enpresa-ekitaldi bat… edo, bertzerik gabe, zoriontasuna partekatzeko gogoa duzulako bada. Gure esku utzi eta areto pribatuan antolatuko dugu.
(* Adingabeek heldu batekin egon beharko dute.)