Jokalariak partida hasi baino 10 minutu lehenago aurkeztu behar dira

Erreserbak, gutxienez, 24 ordu lehenago egin behar dira. Bertzela, gurekin harremanetan paratu tokirik dagoen galdetzeko.

1-    Egutegian berdez dagoen data bat hautatu.
2-    Libre dagoen ordu bat hautatu.
3-    Zehaztu jokalari kopurua (2 eta 6 artean).
4-    Zure datuak sartu eta ordainketa segurua egin kreditu-txartel bidez.

Erreserba behin bukaturik, egiaztatu zure emailean konfirmazioa jaso duzula. Begiratu SPAM karpetan ere, badaezpada. Ez baduzu emaila jasotzen, gurekin harremanetan paratu erresebra konfirmatzeko.
Oharra: erreserbatzerakoan onartzen duzu Baztan Escape Roomek argazki bat igo ahal izatea sare sozialetara. Ados ez bazaude, jakinarazi iristen zarenean.